XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izenordaina.

Kasu hau suposa dezagun: nik neure buruaz hitzegin behar dut eta ibili naizela esan behar ere.

Nere izena Anartz denez, honela esan beharko nuke: Anartz zebilen.

Baina hau bakarrik esaten badut, entzuten direnak ez ulertzea gerta daiteke, beste Anartz bati buruz ari naizela uste izan dezakete....

Neure pentsamendua zehazki adierazteko izenordain bat erabili behar dut, honela esanez: ni nenbilen.

Bakarrik honela ulertuko naute.

Honako esaldiok irakur ditzagun: Idoiari, Begoñari eta zuri zirkoa gustatzen zaizue.

zuei zirkoa gustatzen zaizue.

Bigarren esaldian zuek izenordainak errepikapena ez egiteko balio du, berriztatze hori ez baitzaigu atsegin.

Izenordaina Hitz nominalei dagokie (ikus Hitzak).

Hitz honek berak esanahia adierazten du: izen-ordaina, izenaren ordez jartzen dena, alegia.

Horretaz sujetoa edo sujetoaren tasunak adierazten ditu.

Izenordain pertsonalak.

Izenordain pertsonalak, pertsona bati dagokion izenaren lekua betetzen du.

Hiztuna, hitzegiten duen pertsonarengandik hasiz, bere burua adierazteko ni erabiltzen da, eta hi nahiz zu entzuleari mintzatzeko.

Elkarrizketan partaide ez den bati buruz aritzeko, erakusleak erabiltzen ditugu: hau, hori, hura, edo bestela, aipatutako elemendu bati bera.

Pertsonak / Singularrean / Pluralean.